Posts Tagged ‘Japoniera itzulpenak’

Japoniera Hiztegia. Diru Laguntza

Tuesday, October 28th, 2008

www.goihata.com
Arrasateko Udalak urtero urtero ematen ditu dirulaguntzak Euskara eta Euskarazko kultura bultzatzeko. Hori dela eta, GoiHata-k ere 20007-ko Abenduan eskakizuna egin zuen laguntza jasotzeko.
Aurreko 2008-ko Irailean elkartu ziren Udaletxeko arduradunak erabakitzeko nola banatu Euskara bultzatzeko diru partida.
Diru laguntzen onuradunak hurrungo erakundeak dira.
a) Udako Euskal Unibertsitatea
b) Kontseilua – Bere jarduera arrunterako eta Behatokirako
c) Argia astekaria
d) Bastida Ikastolari – Araba Euskaraz antolatzeko
e) Irurako Aranzadi Ikastolari – Kilometroak 2008 antolatzeko
f) Iruñeako Jaso Ikastolari – Nafarroa oinez antolatzeko
g) Iparraldeko Seaskari – Herri Urrats antolatzeko
h) Sortzen Ikasbatuaz – Euskal Eskola Publikoaren jaia antolatzeko
i) Arrasateko GOIHATA empresari– Euskara Japponiera Hiztegia Interneten jarri duelako.

GOIHATA-tik eskerrak eman nahi diogu udaletxeari, laguntza emateagatik.
Laguntzari buruzko xehetasun gehiago gure hurrengo estekan aurkituko duzue.

Helburua da gure Euskara-Japoniera-Hiztegia pixkanaka gehitzen joatea eta obekuntza informatikoak gehitzea.
Euskara Japoniera Hiztegia

GoiHata SL www.goihata.com Tel. 943.792575
Arrasate 20500 Gipuzkoa Euskadi EUROPA

Loro Berritsue

Wednesday, July 16th, 2008

- www.goihata.com
Japoneko Nagareyama herrixen, lorotxo bat galdu zan, “Psittacus erithacus” espeziekue bera, Ingelesez Loro grisa deiketan eidoutzie (Grey Parrot). Yosuke-kun izenakin erantzuten euen, (Euskeraz Joxepi izengo bazan moduen, hau da asko entzuten dan izena Japonen). Loro honek samur berba itten eieuen eta bere izena eta zuzenbidie geratu be iñ barik errepiketan euenez, ba laizter eruen euien bere saintzailliengana.
Gero esan daixiela barriketan itteiek ez dauela balixo!!!

Hill honen 6-xen gertatu zan hori, etxe bizitza baten sarrerako erromara gaiñien euen, eta bertako poliziak arrapau iñauen lorotxuoi (Honeik be ezin bakien itxi kanpuen lasai dabillena!!!)
Lehenengotan Loruoi ixilik, tutik be ez euen esaten, baiñe ikusitte poliziak helburu onekin ebitzela, hasi zan lasaiketan eta “atzaldeon” (konichiwa) bateaz jo ta txokaute itxi zittuen munizipalak. Lehen poliziak ziela esan dot, baiñe “lokalak” zienez uste dot munizipalak izengo ziela. Bestela “porloskojones” esangutzen loruek atzalde on.
Gero barriz geixau animau eta kantuen hasi zan “Hatopopo” (Hau da Japonen umiek, usuei eta kale txorixei jaten emunez batera, kantetan dauen abestixe. Eskolan ume danak ikesten daue hau.

Japoniera itzultzailea

Abestixe akabautakuen, bere zuzenbidie, zenbaki eta guzti esan euen. Honi esker munizipalak bere etxeraino eruen euen. Hau Ekainien 19-xen izen zan.
Oiñ, Lorue bere eguneroko lanetara bueltaute dau, eta bera arduraketan da Nakamura familixa guztie igetzarketan, “Altza, altza, ordue da eta”
ETA GERO ESANGO DAUE JAPONESA GATXA DALA? Ez euskaldun batentzako!!

Shinichi Teramoto

- www.goihata.com

Gure Zerbitzuak

Monday, July 7th, 2008

www.goihata.com
GoiHata S.L. nazioarte-esparruko enpresa izanik, bere jarduera nagusiak Itzulpengintza eta Interpretaritza, eta Japonia buruzko aholkularitza dira.
Joango gara guru bloga osatzen, albiste eta gertaera desberdinekin
www.goihata.com