Posts Tagged ‘Euskadi eta Japonia hizkuntzak’

Loro Berritsue

Wednesday, July 16th, 2008

- www.goihata.com
Japoneko Nagareyama herrixen, lorotxo bat galdu zan, “Psittacus erithacus” espeziekue bera, Ingelesez Loro grisa deiketan eidoutzie (Grey Parrot). Yosuke-kun izenakin erantzuten euen, (Euskeraz Joxepi izengo bazan moduen, hau da asko entzuten dan izena Japonen). Loro honek samur berba itten eieuen eta bere izena eta zuzenbidie geratu be iñ barik errepiketan euenez, ba laizter eruen euien bere saintzailliengana.
Gero esan daixiela barriketan itteiek ez dauela balixo!!!

Hill honen 6-xen gertatu zan hori, etxe bizitza baten sarrerako erromara gaiñien euen, eta bertako poliziak arrapau iñauen lorotxuoi (Honeik be ezin bakien itxi kanpuen lasai dabillena!!!)
Lehenengotan Loruoi ixilik, tutik be ez euen esaten, baiñe ikusitte poliziak helburu onekin ebitzela, hasi zan lasaiketan eta “atzaldeon” (konichiwa) bateaz jo ta txokaute itxi zittuen munizipalak. Lehen poliziak ziela esan dot, baiñe “lokalak” zienez uste dot munizipalak izengo ziela. Bestela “porloskojones” esangutzen loruek atzalde on.
Gero barriz geixau animau eta kantuen hasi zan “Hatopopo” (Hau da Japonen umiek, usuei eta kale txorixei jaten emunez batera, kantetan dauen abestixe. Eskolan ume danak ikesten daue hau.

Japoniera itzultzailea

Abestixe akabautakuen, bere zuzenbidie, zenbaki eta guzti esan euen. Honi esker munizipalak bere etxeraino eruen euen. Hau Ekainien 19-xen izen zan.
Oiñ, Lorue bere eguneroko lanetara bueltaute dau, eta bera arduraketan da Nakamura familixa guztie igetzarketan, “Altza, altza, ordue da eta”
ETA GERO ESANGO DAUE JAPONESA GATXA DALA? Ez euskaldun batentzako!!

Shinichi Teramoto

- www.goihata.com